miércoles, 26 de enero de 2011

Barbie

Barbie munduan gehien saldu den panpina ospetsua da. 1959ko martxoaren 9an eman zen ezagutzera American International Toy Fair jostailu azokan. Elliot Handler-en emaztea zen Ruth Handler andereak sortu zuen; senarra Mattel enpresa sortu zutenetako bat da.
Badirudi Ruth Handler-ek bere alaba Barbararen gustuak jarraituz sortu zuela, emakume heldua irudikatzen zuen panpina nahiago zuela, alegia, ume itxura zuena baino. 50eko hamarkadan panpina gehienak ziren umeen kopia. Ruthek senarrari esan zion, baina Matteleko zuzendariak ez zuen horrelakorik entzun nahi.
Alemaniara egin zuen bidaia batean, Elliot Handler-ek, Ruth-en senarrak, Lilli izeneko panpina bat aurkitu zuen, emakume heldu batean inspiratutakoa bera. Hasiera batean, gizonezkoek erosten zuten Lilli panpina, baina berehala ezagutu zuten neskek eta arropak aldatzen hasi ziren behin eta berriro. Lilliren ospea Alemaniatik irten zen eta AEBetara ere iritsi zen. Une honetan erosi zuen Mattel-ek, aurretik Ruth Handleren ideiari muzin egin bazion ere. Izen berria jarri zioten, Barbie eta irudia aldatu zioten. Dena prest zegoenean, 1959ko martxoaren 9an kaleratu zuten American International Toy Fair delakoan.

11 comentarios:

  1. oso gutxi da baian oso ona irudichen sait, segi horrela



    AnImO Andrea

    ResponderEliminar
  2. Andrea, zure Barbien historioa oso polita iruditu zait (:
    Baina ni informazio gehiago idatziko nuke.

    ResponderEliminar
  3. orain informazio gehiago jarriko dut ze beste egunean ez zitzaidan ibiltzen interneta

    ResponderEliminar
  4. Ba... oso ondo dago barbien historioa baina niri ez zait gustatzen barbiak jajaj

    ResponderEliminar
  5. Ona da, ondo organizatua, baina niri ez zaizkit gustatzen barbiak

    ResponderEliminar
  6. hombre, Barbiak ez zaizkit batere guztatzen, baina horretaz aparte, bloga ondo dago eginda.

    ResponderEliminar
  7. Nire ustez oso ondo dago zure bloga, ez nekien barbie panpina hain arrakasta handia zuenik eta oso polita da nola antolatu duzun bloga.

    ResponderEliminar
  8. Andrea oso ondo dago eginda zure bloga eta ipini duzun fondoa gustatu zait oso alaia delako.
    Ez nekien nork asmatu zuen barbie-a eta orain badakit. Blog hau oso aproposa da haien informazio gehiago jakiteko.

    ResponderEliminar
  9. Oso polita dago eginda, kolore deigarriak eta informazio oso ona ipini duzu, asko guztatu zaigu.

    ResponderEliminar
  10. oso ondo dago, barbie-ren historia eta "familia" dago sartuta. OSO ONDO

    ResponderEliminar
  11. oso ondo dago eta ordenatuta baina nire barbiak ez zaizkit gustatzen

    ResponderEliminar